Diario Vasco

Gaur gauean amaituko dira XXIV. Euskal Antzerki Topaketak, Soreasun

Kontzertu antzeztua izango da gaurkoa.
Kontzertu antzeztua izango da gaurkoa. / FELIPE MURILLO.
  • 21:30ean izango da saioa eta Iñaki Bergara 'Pio' eta Kontxu Odriozola herritar aktoreei azken agurra egingo zaie

Euskal Antzerki Topaketak iritsi dira helmugara. Gaur izango da azken saioa, Soreasun. 21:30ean hasita, kontzertu antzeztua eskainiko da bertan, 'Ahantzitako oroitzapenak' hartuko dute Soreasuko eskenatokia, Elkano Abesbatzarekin batera. Ekitaldia, berezia izango da gainera. Izan ere, antzerkiz beteta izan diren egunei amaiera emateko «keinu eta zaparrada bat «eskaini nahi zaie antzerkizale guztion partetik Iñaki Bergara 'Pio' eta Kontxu Odriozola aktoreei.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate