Diario Vasco

Izarraitz gazta munduko onenen artean sailkatu da

Izarraitz Gazta. Amaia Errazti, lehiaketan.
Izarraitz Gazta. Amaia Errazti, lehiaketan. / A. E.
  • Landetako ardi gazta kooperatibak brontzezko domina eskuratu du International Cheese Festival ospetsuan

Artzai Gazta elkarteko artzaiak antolatuta, International Cheese Festival, munduko gazta jaialdi garrantzitsuenetarikoa ospatu berri da Donostian eta munduko gazta onenen artean sailkatu da Landetako Izarraitz Gazta, Ardi Gazta kooperatiba (Urola Kostako 10 artzaik osatzen dute Ardi Gazta Kooperatiba).

Jatorrizko izendapen babestua kategorian brontzezko domina eskuratu du «gatzai naturalarekin egindako» Idiazabal jatorriko ardi gazta honek. «Satisfazio handia da mundu mailan Izarraitz gazta agertzea, lana ondo egin dugun seinale», adierazi du lerro hauetarako Amaia Errasti Garate Izarraitz kooperatibako gazta egile eta arduradunak. Hiru kategoriatan aurkeztu da Amaia lehiaketara eta batean domina garrantzitsua lortu du. Guztira, kategoria desberdinetan 3.061 gazta aurkeztu dira Cheese Festival jaialdira. Herrian dugu beraz, munduko ardi gazta onenetariko bat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate