Diario Vasco

Udal liburutegiak irakurleentzat txokoa ipini du igerilekuan

Irakurleentzat txoko berria.
Irakurleentzat txoko berria. / UDALA

Enparan Dorretxeko txokotik irten eta bere zerbitzuak herrian zabalduz, irakurzaletasuna bultzatzea du helburu Udal Liburutegiak. Hala, irakurle txoko berria estrenatu berri du igerilekuan. Ekimen honekin udal liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeaz gain, «aisialdi guneetarako saltoa egin, liburutegiari ikusgarritasuna eman eta erabiltzaileengana hurbiltzea» nahi du.

Liburutegiak pertsonak egoten edo ibiltzen diren lekuetan egon behar dute, ahal bezain bat zabaltzea dute helburu; eta hori da igerilekuko apustua ere. Liburuetako jakinduriaz herritarrez goza-tzea eta herritarren artean zabaltzea. Horretarako sortu da igerilekuko irakurle txokoa. Bertan, liburutegiko liburu eta aldizkariak jarri dira, eta aldika aldatu egingo dira. Irakurtzeko gunea izango da; liburuak bertan irakurri eta bertan lagatzea da helburua.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate