Diario Vasco

Asteartean eskainiko dute musika eskolakoek Santa Zezilia kontzertua

Iazko jaialdiko irudian parte hartu zuten haurrak.
Iazko jaialdiko irudian parte hartu zuten haurrak.
  • Iluntzeko 19:00etan izango da Soreasu antzokian eta hurrengo eguna jai hartuko dute ikasleek zaindariaren omenez

Datorren asteartean, hilak 22, Santa Zezilia eguna da, musikarien zaindaria. Hori de la eta Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek jaialdia eskainiko dute. Soreasu antzokian izango da, iluntzeko 19:00etatik aurrera.

Aurtengo Santa Zezilia egunean, Imanol Urbietari keinu bat egingo diete Musika Eskolakoek. Duela gutxi hil da 'Txoria nintzela', 'Jon Braun', 'Ran Rober Ran' eta haurrentzako beste hainbat kantu sortu zituen musikari eta irakasle zarauztarra eta bere abestiak ekarriko dituzte gogora musikarien egunean.

Behin jaialdia amaituta, hurrengo egunean, hilaren 23a, jai eguna izango dute Musika Eskolan.

Musikalean

Ez dira ordea ospakizunak hor geratuko. Izan ere, ostegunean, hilaren 24an, Musikalean saioa egingo dute. Abestuz eta musika instrumentuekin lagunduta, Balentina Agirre plazara joango dira estraineko eta ondoren, txokolatada egingo dute Musika Eskolan bertan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate