Diario Vasco

Kirol formazioaren inguruko bigarren saioa, asteazkenean

  • Kirol eragileei zuzenduta, 20:00etatik 22:00etara izango da, udaletxeko azken solairuan

Kirol formazioari buruzko bigarren saioa burutuko da asteazkenean, azaroaren 16an. Kirol eragileei zuzendutako bigarren formazio saioa izango da. Kirol federatuan emakume eta gizonen berdintasunari buruz ariko da Ainhoa Azurmendi kirol aholkularia eta berdintasunean aditua. 20:00etatik 22:00etara bitartean eskainiko da, udaletxeko bosgarren solairuan.

Gaiaren inguruan, egungo egoera aztertuko da. Kirol Federatuan emakumeek parte ez hartzeko arrazoiak ere azalduko dira, besteak beste, eta beste herrietako kasuak ere aditzera emango dira. Amaitzeko galderen tartea izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate