Diario Vasco

Sokamuturra gaur Errebaleko festen egitarauaren barruan

Arratsaldean izango da sokamuturra.
Arratsaldean izango da sokamuturra. / E.A.
  • Goizetik gauera arte ume jolasek, txokolatadak, afariak edo kontzertuak osatuko dute egitaraua

San Martin jaiak ospatuko dituzte gaur Bustinzuriko Errebalean. Azken urteetan, zezenzaleen artean, zita garrantzitsua bihurtu da Errebalekoa eta gaurkoan ere, Zezen Beltz elkarteak antolatutako ekitaldiak jende ugari gerturaraziko du Errebalera (16:30ean izango da). Hala ere, goizean hasi eta gauera arte izango da non gozatua. 11:00etan goiz eresia egingo dute txistulariek, eta jarraian, 12:00etan, ume jolasak izango dira. Ondoren, 13:00etan zezen txikiek eta poniek izango dute tartea. 15:30ean, txokolatada egingo dute, eta 16:30ean sokamuturra. Hura buka-tzean, triki-pintxo-poteoa egingo dute Errebaleko tabernetatik, eta 21:00etan afaria egingo dute Txokoa jatetxean. Eguna bukatzeko, Trini Foxek kontzertua eskainiko du 23:00etan hasita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate