Diario Vasco
Corrado Massacci, Betharramen, bere txotxongiloekin.
Corrado Massacci, Betharramen, bere txotxongiloekin. / E.A.

Hainbat antzezlan ikusteko aukera izango da igandera bitartean

  • Bestalde, datorren hilaren 15era arte 'Zirkoa eta txotxongiloa' erakusketa zabalik dago, Betharram aretoan

Muebles con estilo para tu hogar

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Calidad y diseño en ropa de hogar

Hasta 70%

Moda casual para hombre y niño

Hasta 70%

Diseño y calidad al mejor precio

Hasta 80%

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre, mujer e infantil

Hasta 90%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Textil hogar de diseño y calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Marcas deportivas en relojes de pulsera

Hasta 70%

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Chaquetas de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calidad y diseño en tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda y complementos para hombre

Hasta 70%

¡Todas las botas a 21.00€! ¡No te lo pierdas!

Hasta 70%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes con estilo para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Chaquetas y abrigos de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de original diseño para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡¡Todos a 49€!!

Hasta 70%

Moda urbana para hombre

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Azpeitian ospatzen diren Euskal Antzerki Topaketak bigarren astean dira jada eta gaurtik igandera bitartean eskaintza oparoarekin gainera. Izan ere, egunero antzezlan bat ikusteko aukera izango dute ikusleek. Soreasu antzokian izango dira denak, bat ezik. Izan ere, gaur, osteguna, udaletxeko ganbaran izango da emanaldia, gaueko 21:00etan. Nomofobikak taldeak 'Sarean kateatuak' lana eskainiko du, udaletxeko 5. pisuan. Nomofobia aitzakiatzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bat egingo dute.

Bihar, ostirala,Xake produkzioak-en tartea izango da. Mami Lebrun lana eskainiko dute Ane Pikaza, Kepa Errasti eta Ainara Ortega aktoreek. 21:30ean da emanaldia, Soreasun.

Zapatuan, ordu berean, 'Bi izarren kalenturak' ikusteko parada izango dute antzokira gerturatzen direnek, Txalo produkzioaken eskutik.

Azkenik, aste honetako emanaldiak igandean amaituko dira haur eta helduei eskainitako saioarekin. Arratsaldeko 17:00etan hasita, 'Futbolariak eta printsesak' eskainiko du Eidade taldeak.

Bestalde, tauletatik at baina Euskal Antzerki Topaketen barnean, Betharran aretoan erakusketa berezi bat izango da zabalik, hilaren 15era arte. Bertan Corrado Massaci, Ondarroan bizi den marionetista italiarrak, 'Zirkoa eta txotxongiloak' erakusketa didaktikoa eta ibiltaria izango du ikusgai. Txotxongiloak «sortu, maneiatu edo ikuskizunetara joateko gogoa eta interesa» piztu nahi ditu autoreak erakusketarekin.

Aipatu bezala, hilaren 15era bitartean izago da zabalik, astegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean; eta asteburu eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara. Egunotan, ikastetxe desberdinetako 4 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei erakusketa gidatuak eskainiko dizkie autoreak. Honenbestez, XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak erdigunera iritsiko dira asteburuan. Hala ere, beste bi astean zehar antzerkizaleek izango dute non gozatua. Izan ere, bi asteburutan zehar, beste lau obra ikusteko parada izango da eta tartean ziklo berezia ere eskainiko da, Gaztetxean, hilaren 24an eta 25ean.

Hilaren 26an izango da Topaketen azken emanaldia. Orduan, Iñaki Bergara 'Pio' eta Kontxu Odriozola aktoreei omenalditxo bat egingo zaie.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate