Diario Vasco
Eguraldian aditua da Zabala.
Eguraldian aditua da Zabala.

Ilargiak baserrian eta bizitzan duen eraginaz hitz egingo du Pello Zabalak

  • Datorren asteartean izango da, Sindikatu Zaharrean

Pello Zabala frantziskotar eguraldi gizon ezagunak hitzaldia eskainiko du Azpeitian datorren astean, hilaren 15ean, 'Ilargia gure baserri eta bizitzan' izenburupean. Zabalak ilargiak baserrian eta, oro har, bizitzan duen eraginaren inguruan hitz egingo du, 19:00etan, Sindikatu Zaharrean. Kutxa Ekogunearen Baratze Parke Sarearen ekimenaren bueltan antolatu dute hitzaldia Ekoguneak eta Udalak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate