Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Talde eta eremu desberdinetatik babesa jaso du azaroaren 19ko manifestazioak

PPLL

Viernes, 4 de noviembre 2016, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Elkar-ekin taldeko kideek eta Elosiaga inguruko bizilagunek, hainbat heritarrekin batera, manifestazioa deitu dute azaroaren 19rako 'Lapatx itxi, errausketarik ez. Birziklatu eta berrerabili' lemapean. Horren harira manifestua irakurri zuten Sanagustinen. Ostean, manifestuarekiko babesa emango zuten taldeekin harremanetan jarri dira eta «babes zabala» jaso dute.

«Asko izan dira beraien taldeetan manifestuaren puntuak eztabaidatu dituztenak, baita ekarpen ezberdinak egin dizkigutenak ere. Gehienek manifestazioa sinatzea erabaki dute, baina izan dira ezezkoa erabaki dutenak ere. Gure aldetik guzti-guztiei eskertu nahi diegu manifestua eztabaidatu izana bera», azaldu dute Elkar-ekin taldeko kideek.

Dagoeneko 23 talde dira hilaren 19ko manifestazioa babesten dutenak, Elkar-ekin eta Elosiagako bizilagunekin batera.

Hitzaldia, hilaren 9an

'Nola kudeatuko ditugu hondakinak Azpeitian?' mahai-ingurua izango da azaroaren 9an Sanagustinen, 19:00etan hasita. Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosiaga inguruko auzotarrek antolatu duten manifestazioari begira, bigarren zita da azaroaren 9koa. Azpeitian hondakinen gaiaren bueltan eman behar litezkeen urratsez aritzea da helburua.

Horretarako, Aitor Bereziartua EH Bilduko hautetsia eta Itsaso Beitia Arrasate Zero Zaborreko laguna izango dira hitza hartzen aurrenak. Bereziartuak Lapatxen egoeraz eta Azpeitian jartzea onartu den sistemaz berriaz hitz egingo du. Itsaso Beitiak, aldiz, Arrasateko esperientzia azalduko du, Azpeitian jarri asmo den sistemarekiko dituen antzekotasunak medio. Hitzaldia amaitutakoan, nahi duenak bere iri- tzia azaldu edo galderak egiteko aukera izango du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios