Diario Vasco

'Francoren bilobari gutuna' lana ikusteko aukera, bihar Soreasun

  • XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen baitan izango da emanaldia, gaueko 21:30ean hasita

Azpeitian ospatzen diren XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak, euskara hutsean egin ohi diren topaketa bakarrak, hasi dira. Asteartean izan zen lehen emanaldia. 'Léntresot' eskaini zuen Tetes de Mules taldeak. Oraingoan, Arte Drama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu konpainiak elkartu eta 'Francores bilobari gutuna' lana eskainiko dute. Soreasu antzokian izango da, 21:30ean hasita.

Ximun Fuchsek zuzendutako lana da 'Francoren bilobari gutuna' eta Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek idatzita dago. Aktore lanetan ere izen ezagunak agertzen dira. Hala nola, Ander Lipus, Patri Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko Redondo, Pako Revueltas eta Erika Olaizola herritarra.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten «hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa» da 'Francoren bilobari gutuna'.

Sarrerak 5 euro balio du eta 14 urte bitartekoentzat, 3 euro. An- tzelana baino lehenagotik irekita izango dira Soreasuko lehiatilak.

Biharko emanaldia eta gero, zapatuan, Hika Teatroaren txanda izango da, 'Koadernoa Zuri' lanarekin, 21:30ean baita ere. Igandean, 17:00etan izango da emanaldia. Haur eta helduiei zuzendutako 'Gu ez gaude bakarrik' ikusteko aukera izango da Borobil teatroaren eskutik. Igandean baita ere, IV. Antzeki Eskolen Eguna ospatuko da, EHAZE eta Kabia taldearen eskutik antzerki tailerrak egingo dira plazan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate