Diario Vasco

Euskararen aldeko hautua egin dute ehundik gora ikaslek

Aurkezpen ostean, mokadutxo bat egiten, noski, euskaraz.
Aurkezpen ostean, mokadutxo bat egiten, noski, euskaraz. / E.A.
  • Dagoeneko martxan den ikasturtean 106 ikasle daude euskaltegian, 10 taldetan banatuta, beharren arabera

  • Euskalduntze albetatze kurtso hasierako ekitaldia egin zuten ostegun iluntzean, Sanagustinen

Ikasturtea dagoeneko martxan bada ere, Azpeitiko Udalak errekonozimendua eskaini die euskalduntze eta alfabetatzearen inguruan lan egiten dutenei eta batik bat, protagonistei, hau da, herritar eta kanpotik Azpeitira etorritakoei, euskara hobetzeko batzuk eta ikasteko, beste batzuk, egiten duten hautuagatik.

Horretarako elkartu ziren ostegun iluntzean hainbat euskara ikasle eta irakasle (Udal Euskaltegiak batzuk edota mintzapraktika saioetan aritzen diren boluntarioak, beste batzuk). Eneko Etxeberria alkatea eta Iosu Labaka Euskara batzordeburua bertaratu ziren ekitaldira, Udal Euskaltegiko zuzendaria den Aintzane Agirrerekin batera.

32 urte

32. urteurrena bete du aurten Udal Euskaltegiak. Urte asko badira ere, «beti aurrera eta etengabeko hobekuntza» du helburu. «Euskara ikasteko eta irakasteko metodologia berrienak eta egokienak hartu ditugu beti», azaldu zuen Euskaltegiko zuzendari Aintzane Agirrek.

Aurten ere, ehundik gora ikasle azpeitiarrek eta kanpotarrek egiten duten ahalegin horri «erantzuten saiatuko» diela aipatu zuen Agirrek. Dagoeneko martxan den ikasturtean 106 ikasle daude, 10 taldetan banatuta, beharren arabera.

Euskara zerotik ikasten hasi dira batzuk; iaz hasi zirenak ere badaude. Euskalduntze prozesuan aurrera egiten ari diren ikasleak ere asko dira eta azkenik, goiko mailan ere taldeak sortu dira.

Ikasturtean zehar, bai talde kopurua eta ikasle kopuruak ere «gora» egingo du. Azarotik aurrera, esaterako, Iraurgi Ikastetxeko irakasleak osatuko dute beste talde bat. Udan ere, urtero ikastaro trinkoak daude eta ikasturte honetan ere izango da talde gehiago.

Nahiz eta matrikulazioa amaituta izan, oraindik ere «ateak zabalik» daudela esan zuen zuzendariak.

Alkateak ere esker oneko hitzak izan zuten bai ikasle eta irakasleentzat, «egiten duten lanagatik». Herritar nahiz kanpotarrak euskarara hurbiltzera animatu zituen, «ez zarete damutuko», esan zien.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate