Diario Vasco

Carmen Calzas (Mintzapraktika saioetako ikaslea): «Euskara ikastea zaila da baina benetan merezi du»

Carmen Calzas Bartzelonan hazi zen. Urte batzuk geroago, ordea, Azpeitira etorri zen bizi-tzera, senarrarekin (hemen jaio zen semea ere). Beretzat ezinbestekoa da «hartzen gaituen herriko hizkuntza» jakitea eta horrela, «jendeak ematen dizun guztia esker berarekin trukean buelta-tzeko aukera izatea». Bere ustez hizkuntza batek «aberastu eta ate asko zabaltzen» ditu.

Agian horregatik dago mintzapraktika saioetan. Ikasle guztien izenean, «eskerrak» eman nahi dizkie «Udalari eta Euskaltegietako irakasleei» baina batik bat «mintzapraktika saioetako euskaldun zaharrei». «Gurekin hartzen duzuen pazientziagatik eta zuen denbora librean, astero, gurekin egoteagatik».

«Euskara ikastea zaila da baina merezi du», dio Carmenek. Hori dela eta ikasteko gogoa duten pertsona guztiei animatzeko eskatzen die «astean bi ordu euskaraz egitera».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate