Diario Vasco

Euskaraz dira Azpeitian entzuten diren hamar elkarrizketetatik zortzi

Josu Labaka Euskara batzordeburua eta Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko teknikaria.
Josu Labaka Euskara batzordeburua eta Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko teknikaria. / E.A.
  • Euskararen erabileraren inguruko ikerketa kaleratu berri du Udalak eta herritarren %82 euskaraz mintzo dela dio

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Azpeitiko Udalak uda aurretik eskatu zion Soziolingustika Klusterrari euskararen inguruko kale erabileraren neurketa egitea eta orain eman ditu jakitera Soziolingustika klusterrak ikerketa horren ondorioak (2009an egin zen azkenekoz neurketa). Oraingo honetan hitanoaren erabilera ere neurtu da, lehen aldiz, hizkuntzaren eta espresibidadearen aldetik hitanoa «altxor» bat delako, azaldu du Josu Labaka Euskara batzordeburuak Soziolingustika Klusterreko teknikari Olatz Altunarekin batera, datuak mahai gainean ipintzerakoan.

Honela bada, udalerri «euskalduna eta euskaldunenetakoa» da Azpeitia. Hala ere, badago kezka bat udalerri euskaldunetako erabileraren inguruan, atzerakada bat gerta-tzen ari delako. Emaitzek Azpeitia herri euskaldunenetakotzat jo dute eta herritarren atxikimendua «handia» dela ere azaldu dute. Hala ere, tentsioa galdu gabe, «lanean segitu» behar dela konfirmatzen da.

Aurrera begira, eragile desberdinekin «datuak baloratu , aztertu eta zertan indarra jarri» behar den azterkuko dute. Azterketaren emai-tzak euskalgintzako eragileekin eta norbanakoekin aztertzeko bilera deitu du Azpeitiko Udalak azaroaren 17rako, iluntzeko 19:00etan, udaletxean.

Datu «objetiboak»

Olatz Altuna Soziolingustika Klusterreko teknikariak eman du adi-tzera Azpeitian euskararen osasuna neurtzeko erabilitako metodologiaren berri eta datu «objetiboak» dira, azaldu du, «herritarrak konturatu gabe erabileraren inguruan jasotakoak».

Azpeitiko hizkuntzen kale-erabileraren neurketan jasotako emai-tza nagusiak, laburbilduta, honela diote. Kalean entzundako hamar elkarrizketetatik zortzi euskaraz izan dira (%81,9). Gaztelaniaz ari-tzen direnak %14 dira. Eta beste hizkuntza batzuetan erabilerak asko egin du gora, herritarren %4,2k, hain zuzen ere.

Beraz, aurreko ikerketatik abiatuta, 2009-2016 epealdian «zertxobat behera» egin du erabilera-mailak. %86,1etik %81,9ra. Hala ere, adituaren arabera «ikusi egin beharko» litzateke «beherakada hori benetan joera edo ikerketa denek berez duten akats tartearen kontua den». Neurketaren ondorioekin jarraituz, gizonezkoek (%83,3) emakumezkoek (%80,8) baino gehiago hitz egiten dute euskaraz .

Haurrak (2-14 urte) dira euskara gehien erabiltzen dutenak (%89,6). Helduek, aldiz, gutxien (%76,1). Gazteen eta adinekoen kasuan pareko erabilera neurtu da, %83,3 eta %83,1%, hurrenez hurren. Lau adin taldeetako erabilera maila «altua» nabarmendu da.

Bestalde, haurrak bakarrik daudenean, nagusirik gabe, asko igo-tzen da euskararen erabilera (%96). Aldiz, nagusiek, euren artean, haurrik gabe, ari direnean, «dezente gu-txiago» erabiltzen dute (%74,2). Haurrek eta helduek osatutako taldeeetan, berriz, %85,9ra igotzen da erabilera. Adin-taldeak nahastuta ari-tzen direnean erabilera altuagoa da hitz egiten ari dena haurra denean (%88,2), heldua denean baino (%83,9).

Amaitzeko, estrainekoz neurtu da hitanoaren erabilera. Euskarazko hamar elkarrizketen artetik bi izan dira hitanoz. Honela, gehiago erabiltzen dute gizonezkoek (%28,1) emakumezkoek baino (%10,6). Adin-taldearen arabera, adinekoek erabiltzen dute gehien (%29,8); ondoren, gazteek (%25), helduek (%23,5) eta haurrek, aldiz, gutxien (%5,5).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate