Diario Vasco

'Erraustegia eta osasuna' lemapean, hitzaldia gaur, Sanagustinen

'Erraustegia eta osasuna' lelopean, hondakinak errausteak osasunean izan ditzakeen ondorioak aztertuko dituzte gaur Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasita, bertan izango dira besteak besteak Itziar Larrañaga eta Xabier Mitxelena medikuak, GuraSOS-eko kide batekin batera.

Azaroaren 19an elkarretara-tzea deitu dute Elkar-ekin taldeko kideek era Lapatx-Elosiagako bizilagunek. Horren harira dator gaurko hitzaldia. Bestalde, azaroan 'Lapatx itxi, errausketarik ez. Birziklatu eta berrerabili' manifestazioa egingo da eta egun horretarako ahalik eta babes gehien lortu nahi dute antola-tzaileek.

Dagoeneko hasiak dira ekimenaren arrazoiak azalduz, herriko taldeekin harremanetan jarri eta atxikimenduak lortzen. Hala ere, talderen batek, zuzenean bere babesa eman nahiko balu, antolatzaileekin harremanetan jar daiteke elkar_ekin@hotmail.com helbidean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate