Diario Vasco

Iruña-Veleia aztarnategia bisitatzeko aukera, igandean

Iruña Veleia aztarnategira ibilaldia antolatu dute Azpeitiarron Napar Zuzterrak Taldeak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Agiro Mendi Elkarteak. Igande honetan izango da irteera. 9:15ean abiatuko dira Iruña Veleiara. Autobusa anbulatorio aurrean hartu ahal izango da. 11:00etan aztarnategitik bisita gidatua egingo dute, SOS Iruña Veleia taldekoen eskutik. Bazkaria izango dute gero. Horretarako bi ordu izango dituzte, bakoitzak nahi duen bezala igarotzeko. 13:30etik 17:30era bideo proiekzioa eta solasaldia izango dituzte, Langrai-tzen. Itzulera autobusa 18:00etan izango da. Izena emateko, Azpeitiko Mendizabal jatetxean, Lagun Onak M.Bren tabernan eta Zestoako kiroldegian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate