Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lasaoko geltokia, jendez beteta.
Errekorra hautsi du Burdinbidearen Museoak

Errekorra hautsi du Burdinbidearen Museoak

Urtea bukatu baino lehen gainditu du orain arteko markarik onena bisitariei dagokienez, 14.933 izan baititu dagoeneko

El Diario Vasco

Domingo, 16 de octubre 2016, 10:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskotrenek kudeatutako Burdinbidearen Euskal Museoa urte aparta ari da izaten: bi hilabete eta erdi falta dira 2016a amaitzeko, eta asteburu honetantxe gainditu ditu aurreko urteetako errekor denak bisitarien eta tren historikoen erabiltzaileen kopuruari dagokionez.

Azpeitia-Lasao bideaz gozatu duten bisitariak, hain zuzen, 14.963 baino gehiago izan dira, eta gainditu dute horrenbestez aurretik finkatuta zeguen marka. Azaroaren 1ean amaituko den kanpainaren barruan oraindik ere 9 zerbitzu erregular gelditzen direnez, eta horiei abenduko zubian egingo diren ezohiko zerbitzuak gehituko zaizkienez, urteko balantzea askoz hobea izango dela aurreikusi du Euskotrenek ohar baten bidez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios