Diario Vasco

The Ex eta Jupiter Jon taldeen kontzertuak gaur, Sanagustinen

'The Ex' Herbeeretako taldea eta 'Jupiter Jon' talde euskalduna izango dira gaur,ostirala, Sanagustin Kulturgunean,23:00etan hasita.

'The Ex' taldea 1979an sortu zen. Musika anarkista lantzen du eta punk originala lehertu zen garaian sortu zen. Ordutik 25 disko baino gehiago plazaratu ditu eta 1.500 emanalditik gora eskaini ditu.

Hasiera batean, anarco punk taldea bazen ere, urteak aurrera egin ahala, bilakaera nabarmena jasan du eta esperimental, inspirazio punkeko eta wave-a new-etako musika motak garatzen joan da.

Txingudi aldetik dator 'Jupiter Jon' taldea. Rhythm and blues (Screamin' Jay Hawkins eta Eddie Kirk), post-punk (Y Pants eta Blurt), reggae (Junior Murvin), folk (Indioen guda-kantuak) edo landa-grabazioak (hegaztien txioak) lantzen dituzte.

Sarrerak salgai daude kulturaz.eus webgunean, edo Sanagustin kulturgunean, 10 eurotan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate