Diario Vasco

Juan Mari Ibarzabalen 'likidoak' argazki erakusketa, Betharramen

Juan Mari Ibarzabal Azpeitiko Argazki Elkarteko kidearen erakusketa zabalduko da zapatuan, Betharram aretoan. Bertan, argazkilariak egindako 'likidoak' lana ikusi ahal izango dute gerturatutakoek. Likidoek leherketa mota desberdinen aurrean duten joera azaldu nahi du autoreak edo edalontzian eta ur tantetan ikus daitezkeen irudiak ageri dira. 30X40 neurriko 32 erretratu dira guztira.

Erakusketa zapatutik, hilaren 15etik (13:00etan zabalduko da), 30era bitartean izango da ikusgai. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate