Diario Vasco

Gipuzkoako hirugarren mailako xake partidak Azpeitian jokatuko dira

Gipuzkoako hainbat txokotatik etorritako xakelariak Azpeitian izango dira zapatutik aurrera. Izan ere, larunbatean, hilak 15 hasiko da Gipuzkoako Xake Txapelketa eta zazpi asteetan zehar izango dira lehiak.

Bakarka jokatuko dute txapelketa, eta jokalari bakoitzak 90 minutu izango ditu. Gipuzkoako Xake Txapelketako bigarren mailara igotzeko balioko dute partidak. Orain artean, etxeko Xaputarrak taldeaz gain, Elgoibarreko, Arrasateko eta Azkoitiko jokalariek eman dutela izena aurreratu dute xake taldekoek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate