Diario Vasco

Lagran, Cruz del Castillo eta Laguardiara irteera antolatu du Lagun Onak MB-k

Lagun Onak Mendi Bazkunak Lagran, Cruz del Castillo, Laguardia irteera antolatu du urriaren 15erako. Hilaren 15ean, zapatua, 7:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik. Handik, Lagranera joango dira. Ondoren, Cruz del Castillo igoko dute, eta Laguardiara jaitsiko dira.Villabuenako Arabarte upategira joango dira gero bazkaltzera.

Izen-ematea urriaren 13a, osteguna, baino lehen egin behar da, Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan, lagunonakmb@hotmail.com helbide elektronikoan edo www.lagunonakmb.org webgunean. Bazkideek 6 euro ordaindu beharko dituzte autobuserako, eta ikasle eta langabetuek 4 euro. Bazkide ez direnek, aldiz, 10 euro. Upategiko bisita eta bazkaria bertan ordaindu beharko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate