Diario Vasco

Dinamoa sortu da, Azpeitiko sormenari eta kulturari indarra emateko

Udaleko eta Kultur Mahaiko ordezkariak, Soreasuko atarian, Dinamoa kokatuko den sarreran.
Udaleko eta Kultur Mahaiko ordezkariak, Soreasuko atarian, Dinamoa kokatuko den sarreran. / E. A.
  • Soreasuko lokal bat egokituko du Udalak urte bukaerarako. 20.000 euro jarriko ditu obrak egiteko eta beste 7.000 kultur eskaintza osatzeko

Herriko kultur mugimendu bizia indar bihurtu nahi dute eta indar horrekin, argi egin. Hortik Kultur Mahaiak eta udalak herriko sormen guneari ipini dioten izena: Dinamoa. Triangelu batekin osatu dute irudia, mugimendua adierazten duelako. Aldi berean, Soreasuko eraikina ekartzen duelako gogora.

Proiektua abiatzeko, udalaren laguntza izango du Kultur Mahaiak. Hori dela eta, Soreasuko beheko solairuko lokal bat egokituko du urtea amaitzerako. Honela, 20.000 euro jarriko ditu udalak obrak egiteko eta beste 7.000 kultur eskain-tza hobetzeko, sormen guneari baliabideak eskainiz. «Lekua egokituko dugu, Soreasuko parte txiki bat, oraingoz, proiektuak eman dezakeena ikusteko laborategia sor-tzeko, eta aurrera begira, proiektuak eta beharrek eskatzen duten heinean lehen solairua egokitzeko konpromisoa ere badugu», adierazi du Josu Labakak kultura zinegotziak.

Soreasuri izaera emango dion sormenean ere inbertitu nahi da. Hala, urritik abenduko egitaraua presta-tzeko 7.000 euroko diru poltsa jarri du udalak «tailer, hausnarketarako prozesu, gogoeta eta bestelako proiektuetarako».

Sortzaileei deia

Dinamoa Sormen guneak «herriko sortzaileentzako topaleku bilaka-tzeko asmoarekin» hasiko du bere bidea. Beraz, behin oinarriak- uztailean eman zituzten aditzera- eta izena eta irudia aurkeztuta, mamia gauzatzeko garaia heldu da. Horretan dabil orain Kultur Mahaiko talde eragilea eta datozen 3 hilabeteetarako egitaraua prestatzen ari dira. Hala eman du aditzera Xabier Gan-tzarain teknikariak.

Sormenari buruz «eztabaidatzea eta gogoeta egitea; herriko sortzaileen proiektuak eta sormen prozesuak ezagutzea eta ezagutaraztea; eta adierazpide ezberdinetako tailerrak egitea» dira eskaintzarekin bete nahi dituzten helburuak. Eskaintzarekin batera, Dinamoaren «funtzionamendua, kudeaketa eta irizpideak finkatzeko», lanean ari direla adierazi dute Kultur Mahaiko kideek.

Proiektuaren izaera parte hartzailea azpimarratu nahi dute proiektuaren arduradunek. Hori dela eta «herriko talde eta norbanako orori» dei egiten diete parte har-tzeko.

Soreasuri «bizia» eman , kulturari «arnasa» eta belaunaldi berriekin «lotura eta transmisioa» bultzateko hasi da martxan Dinamoa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate