Borrar

Bihar iritsiko da Azpeitira Organo Erromantikoaren Nazioarteko VII. Zikloa

Loiolako basilikan izango da kontzertua, (20:00), Mariatxen Urkia, Etxeberria, Urbieta eta Frantzesenaren eskutik

PPLL

Sábado, 8 de octubre 2016, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtero antolatu ohi da, aurtengoa da zazpigarrena, Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloa. Azpeitia, Azkoitia eta Bergararen artean antolatu ohi da, beraz, hiru herrietan txandakatzen dira kontzertuak. Bihar iritsiko da Azpeitira. 20:00etan hasita, Loiolako Basilikan Mariatxen Urkia sopranoa, José Javier Etxeberria eta Jose Luis Franzesena eta Itziar Urbieta organo jotzaileekin batera ariko dira. Eskainiko dituzten piezen artean daude, besteak beste, 'O Azpeitia', 'Txokolo', 'Alleluya', 'Agnus dei' edo 'Euskal Herriko'.

Josu Labaka, udaleko kultura zinegotziaren hitzetan, organo erromantikoaren zikloa indarra hartzen ari da: «gero eta jende gehiago joan ohi da organo kontzertu hauetara, eta poztekoa da», adierazi du. Azpeitiak organoekin historia estua duela ere gogorarazi nahi izan du. «Balio handiko organuak ditugu herrian, Loiolakoa kasu. Organeriek ere lotura estua izan dute gure herriarekin, eta guk ziklo hau bezalakoak bultzatzen jarraituko dugu,hari hori eten ez dadin», bukatu du.

Azpeitian urriaren 16an, 22an eta 23an eskainiko dituzte baita ere kontzertuak, Loiolako basilikan, 20:00etan hasita. Salbuespena urriaren 22koa izango da. Izan ere, organo ikasleen kontzertua urtero txandakatuz joan ohi da eta aurtengoan, Azpeitian izango da, 12:00etan hasita.

Urriaren 16an, 20:00etan Hondore abesbatza eta Ana Belen Garcia organo jotzailea izango dira eta 23an Sergio Orabonaren emanaldia izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios