Diario Vasco

Antzerkia eta dantza uztartzen dituen 'Hautsa' ikusgai, gaur, Soreasun (22:00)

Kulturaz kooperatibaren eskutik, antzerkia eta dantza uztartzen dituen 'Hautsa' lana ikusgai izango da gaur, ostirala, Soreasu antzokian. 22:00etan hasita Parasite kolektiboa osatzen duten Garazi eta Unai Lopez de Armentia dantzariek, eta anai-arrebek, beren arteko harremana dantzan jarri dute ikuskizun honetan. Gorputza ardatz hartuta, sortzen zaizkien galderei erantzunak eman nahian ariko dira sorkuntza bitartez.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate