Diario Vasco

Zinema Paradisu zinekluba gaur ekingo da berriro emanaldiekin

  • Bi astean behin, ostegunetan, izango dira saioak Soreasun, gaueko 21:00etan

'Stesti' (Something like happiness) filma aukeratu du Zinema Paradisu zineklubak kurtso berriari hasiera emateko. Gaur, osteguna, eskainiko da Soreasu antzokian, 21:00etan hasita.

Zine klubaren ikasturteari hasiera emango dion filma Ander Lipus antzerkigileak aukeratu du. Filma hasi aurreko aurkezpena eta ondorengo solasaldia berak gidatuko ditu.

Bi astean behin izango dira zine saioak. Urtea bukatzerako lau film emanaldi eta Creative Commons jaialdia antolatu dituzte. Gaur hasi eta urriaren 20an, izango da hurrengo emanaldia. Court filma emango dute. Ondoren, azaroaren 3an, La Giovinezza ikusi ahalko da, eta azaroaren 17an Taxi Teheran. Film guztiak originalak izango dira eta azpitituluekin emango dituzte, «teknikoki posible denean», euskarazko azpidatziekin, esan dute taldekideak.

Aurreko ikasturtetik bonoa dutenek, harekin sartu ahal izango dute emanaldietara. Ez dutenek, aldiz, lau euro ordaindu beharko dute filmeko. Urtarrilean berriro jarriko dituzte bonoak salgai, eta datorren urte osorako balioko du txartelak.

Web orria ere badute, beraz, zineklubaren inguruko informazio gehiago nahi duenak, www.paradisuzinema.com helbidera zuzen daiteke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate