Diario Vasco

Merkatariei bezeroak gehitzen laguntzeko ikastaroa hasiko da hilaren 10ean

Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Elkarteak antolatuta , merkatariei zuzenduta doako ikastaroa eskainiko da hurrengo asteetan Azpeitian.'Nola kontaktatu bezero berriekin eta nola handitu bezero kopurua' (Cómo contactar con más clientes y poder aumentarlos) izenburupean, bezeroengana hurbiltzeko eta hauek fidelizatzeko teknikak erakutsiko dira (mundu digitala, sare sozialak, marketing plangintza...).

Guztira 20 orduko ikastaroa izango da, 2 orduko 10 saiotan banatuta (hilak 10, 14, 17, 19, 21, 24, 26, 28 eta azaroak 2 eta 4). Arratsakdean izango dira, 14:30etik 16:30era, Sindikatu Zaharrean. Interesa duten lagunek bertan.azpeitia@gmail.com helbide elek-tronikoan edo 688823944 telefonoan eman dezakete izena. Izen-ematea bihar, osteguna, amaituko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate