Diario Vasco

Izarraitz igeri elkarteak bere egun handia izango du

Txikitxoetako igerilari batzuk.
Txikitxoetako igerilari batzuk.
  • Egun ia 250 igerilari daude elkartean, adin eta kategoria desberdinekoak

Izarraitz Igeri Elkartea familia handi bat da. Ia 250 igerilari izatera iritsi da eta bada zerbait. Hasi txikienetik eta kategoria altuetaraino, denekin dihardute lanean entrenatzaile eta teknikariak. Nola ez, boluntario eta gurasoen lagun-tzarekin. Hori dela eta, elkarrekin egindako lan hori eskertzeko, Izarraitz Eguna ospatu zuten pasa zapatuan. Taldeko igerilariek, Azkoitiko Zubiaurre Igeri Elkarteko gaztetxoek, entrenatzaileek eta gurasoek igeriketa jaialdia egin zuten.

Triki-poteoa egin zuten ostean eta afaria gero. 90 pertsona inguru bildu ziren Ongi-etorri jatetxean. Afalostean bizi zituzten momenturik hunkigarrienak. Pasa denboraldian emaitza onak lortu zituzten igerilariak saritu zituzten, batetik, eta aurtengo ikasturtean zuzendaritza batzordean jarraitu dutenek eta aldiz, lagako dutenek, lore sorta bana ere etxeratu zuten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate