Diario Vasco

Gaztetxoentzat judo ikastaroak martxan dira gaurtik aurrera

Taldea, irakasle eta ikasleak.
Taldea, irakasle eta ikasleak. / KIMURA
  • 12 urtetik gorako ikasleak hasi dira jada baina izena eman daiteke oraindik

Kimura Judo Klubak gaztetxoentzat judo ikastaroak eskaintzen jarraitu du aurtengo ikasturtean ere. Gaur emango diete hasiera saioei. Entrenamenduak asteartetan eta ostegunetan egingo dituzte, judo taldeak kiroldegian duen egoitzan. Klaseen ordutegia ikasleen adinaren araberakoa izango da.

Zortzi urte bitarteko haurrek 17:30ean hasiko dituzte entrenamenduak, eta 12 urte bitartekoek 18:30ean. Bi talde horien entrenamenduak ordubetekoak izango dira. 12 urte baino gehiago dituzten gaztetxoen entrenamenduak, aldiz, 19:30ean izango dira, eta 21:00etan amaituko dituzte eskolak. 12 urtetik gorako ikasleak aurreko hilean hasi ziren klaseekin, baina taldean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago oraindik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate