Diario Vasco

Nerabeak eta smartphone-aren erabileraren inguruko hitzaldia, urriaren 5ean

'Hobe aurre hartzea sendatzea baino. Nerabeak eta smartphone-ak' hitzaldia antolatu da datorren asteazkenerako, urriaren 5erako. KZguneak antolatu du jardunaldia, beraz, Enparan dorretxean izango da. «Gailu mugikorrak eta bereziki smartphone-ak nerabeen arteko komunikazioan funtsezko tresnak dira. Aurre hartu, ezagutu zeintzuk diren arriskuak eta nahigabeak saihestu», diote antola-tzaileek.

Bi orduko saioa izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita. Sindikatu Zaharreko lehen solairuko gela handian egingo dute hitzaldia. Eta, tokia mugatua denez, joateko asmoa dutenei izena aurrez emateko eskatu dute.

Horretarako, Enparan Dorretxean dagoen KZgunera jo dezakete, tutor.azpeitia@kzgunea.net helbidera idatzi, edo 943.02.36.20 telefono zenbakira deitu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate