Diario Vasco

Ipuin kontaketak hasiko dira udal liburutegian astelehenetik aurrera

  • Abenduaren 19a bitartean izango dira astean behin saio hauek

Udal Liburutegia ipuin kontaketen saioarekin hasiko da hurrengo astean. XXVII. edizioa izango da aurtengoa eta ohikoa denez ipuin kontaketa saioak Enparan dorretxeko haur eta gaztetxoentzako txokoan izango dira. Urriaren 3tik abenduaren 19ra bitartean, guztira bederatzi saio prestatu dituzte liburutegian. Astelehenetan izango dira denak eta ordutegi berarekin, 18:00etan hasita. Saio bakoitza adin-tarte jakin bati zuzenduta egongo da, beti ere 4 eta 8 urteko umeen-tzat.

Honakoa da prestatu duten egitaraua: Estraineko kontaketa Miriam Mendoza kontalariaren eskutik izango da eta eta 4 urteko haurrei zuzenduta dago; urriaren 10era egingo du salto gero ekimenak, Pello Añorga kontalariarekin. 5 urteko haurrei zuzenduta izango da emanaldia; urriaren 17an, Maite Frankoizango da Enparan dorretxeko gelan. Sei eta zortzi urte bitarteko haurrek izango dute istorioa entzuteko aukera; urriaren 24an, Xalto pailazoa izango da Azpeitian, (4-6 urtekoentzat).

Azaroan beste hiru emanaldi aurreikusten dira. Hala azaroaren 7an, Odei Arregirena (4 urtekoentzat); 14an, Eneko Haritzarena (5 urtekoentzat) eta 21ean, Maider Galarzarena (6-8 urtekoentzat).

Abenduak hartuko ditu azken bi saioak. 12an, Mikel Susperregi izango da txikitxoak aho zabalik utziko dituena, 4 urteko umeei zuzenduko zaie; eta azkenik 19an, Zurrumurruk emango dio amaiera kontaketei (5 urtekoentzat).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate