Diario Vasco

Hamabi urtetik gorakoentzat argazkilaritza tailerra eskainiko da Gaztelekuan

Bernard Testemale argazkilariak, bihar, ostirala, argazkilaritza tailerra eskainiko du Gaztelekuan 'The Big Wave Riders of Hawaii' izenburupean. 18:00etan hasiko da. 12 urtetik gorako edozein herritarrek har dezake parte eta bi ordu inguru iraungo du ikastaroak.

Argazkilaritza teknika hori erakusteaz gain, Testemaleren lana ezagutzeko aukera izango da. Hawaiko kultura eta surfa du oinarri ' The Big Wave Riders of Hawaii ilanak.

Testemalek bere ibilbide profesionalaz hitz egingo du aurrena, eta ondoren landu dituen hainbat argazkilaritza tekniken berri emango du. Autoreak kolodoi plakak erabili ditu The Big Wave Riders of Hawaii lana osa-tzeko, eta horren inguruan ariko da . Koloreen tenperaturarekin, zilar kolorearekin nahiz beltzarekin jolastuz, argazki zaharkituen efektua lortzen duen teknika da.

Ikastaroan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, eta horretarako azken eguna, gaur, osteguna, hilak 29, ida. Izena emateko edo informazio gehiagorako abengoetxea@kulturaz.eus helbidera idatzi, edo 943 15 71 61 zenbakira deitu behar da.