Diario Vasco

Santurtzi garaile VI. Azpeitia Hiria Xake txapelketan

Santurtziko talde irabazlea.
Santurtziko talde irabazlea.
  • Lau jokalariz osatutako hamar talde aritu ziren sanagustinpeko proban

Ikusmin handia sortu zuen pasa zapatu arratsaldean sanagustinpen jokatutako VI. Azpeitia Hiria xake txapelketak. 10 taldek hartu zuten parte eta lau lagunek jokatu zituzten partidak talde bakoi- tzean. 5 minutuko partidak izan ziren. Santurtziko taldea izan zen irabazlea, 31 punturekin. Bigarren postuan sailkatu zen Gros taldea, 28.5 punturekin eta hirugarren lekuan izan ziren azkoitiarrak, 28 punturekin. Ondoren, hurrenez hurren, Easo (25 puntu), Zornotza (19.5 puntu), Azpeitia A (15 puntu). Beraun (15 puntu), Zarautz (12.5 puntu), Azpeitia B ( 4.5 puntu) eta Ikastaroak (puntu 1) taldea izan ziren. Azken hau Azkoitiko eta Azpeitiko xake ikastaroetan dabiltzan gazteek osatu zuten.

Xaputarrak herriko xake taldeko antolatzaileak gustura azaldu dira txapelketak izandako harrerarekin eta eskerrak eman nahi dizkiete bai Anaitasuna Kakute xake taldeko kide azkoitiarrei «emandako laguntzagatik» eta Azpeitiko Udalari «gure kirol klub gazte hau sortzera bultzatu gintuelako eta eskainitako laguntza ezinbestekoa delako», adierazi dute.