Diario Vasco

Urriaren 5ean hasiko du denboraldia Azpeitiko Karate elkarteak

Adin eta maila guztietako kideek osatzen dute karate elkartea.
Adin eta maila guztietako kideek osatzen dute karate elkartea.

Azpeitiko Karate elkarteak urriaren 5ean hasiko du 2016-17 ikasturteko denboraldia, kiroldegian. Adinaren arabera antolatu dute ordutegia.

Ondorengo egun eta orduetan izango dituzte saioak: 9 urte bitarteko haurrentzat, asteazkenetan eta ostiraletan burutuko dira, 17:30etik 18:30era bitartean; 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek egun berdinean izango dituzte klaseak, baina 18:30etik 19:30era bitartean; 14 urtetik gorakoek, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan izango dituzte saioak, 19:30etik 20:30era (saio hauek hasita badaude ere, oraindik izena eman daiteke).

Edozein adin edo mailan izena emateko edo informazio gehiago nahi dutenek, 646.76.32.65 telefonora dei dezakete edo saioetara azaldu besterik ez dute.