Diario Vasco

Anaitasuna taldearen aurka hasiko du gaur denboraldia Ikasberri Kirol Elkarteak

  • Kadeteak izango dira lehian; aurten sei talde izango dira guztira eta lehen taldeak entrenatzaile berria izango du

Ikasberri Kirol Elkarteko futbol taldeek gaur, zapatua, ekingo diete denboraldi berriari. Ikasberri Kimu Bateko kadeteak arduratuko dira hasiera emateaz. Anaitasuna izango dute arerio, Azkoitian, 11:30ean.

Arratsaldean, 15:30ean, Donostian izango dira Bieleko taldekideak (erregionalak) eta aldiz, etxean, elkarren artean lehiatuko dira A eta B taldeko jubenilak.

Bihar, 16:30ean zita garrantzitsua dute, etxean, preferente mailakoek. Kirol Elkarteko lehen taldeak Arrasate izango du aurkari, 16:30etik aurrera. Garoa taldeak gainera entrenatzaile berria du. Aitor Manterola zumaiarrak hartu du taldearen ardura denboraldi honetarako eta Aitzol Olagoi-en laguntza izango du horretarako.

Esperiantziadun bikotea, talde askotan arituak dira . Hernanin, Getarian, Zarautzen, Legazpin, Donostian (Lizeo Santo .omas) ibili dira entrenatzaile lanetan.

Ikasberri Kirol Elkarteko lehen taldeak, Ikasberri Garoa taldeak, asteartetan, ostegunetan eta ostirelan izango ditu entrenamendu saioak, 19:45etik 21:15era bitarteko ordutegian.