Diario Vasco

Euskal Herriko II. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalerdia, Azpeitian

Iaz 32 sagardok jaso zuten gerturatutakoen puntuazioa.
Iaz 32 sagardok jaso zuten gerturatutakoen puntuazioa. / E.A.
  • Datorren zapatuan, hilaren 17an, izango da 20:00etan Iraurgi Saskibaloi Taldeko tabernan

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Azpeitian ipini zen iaz lehen harria eta 1967az geroztik ospatu gabe zegoen Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia berreskuratu zen bertan. Azoka plazan egin zen txapelketa eta Petritegi izan zen irabazlea. Honela, Gipuzkoako Sagardogileen elkarteak, historikoki, herri desberdinekin elkarlanean egin izan den txapelketa berreskuratu zuen. Aurtengoan, ordea, aldatu egin da txapelketaren sistema eta finalaz gain, hiru finalaurreko antolatu dira. Finalaurrekoak, Ordizian (irailaren 9an izan zen), Azpeitian (17an) eta Zarautzen (irailak 23) egingo dira eta finala, Andoainen izango da, hil honen 24an.

Datorren astean, launbatean, izango da beraz Azpeitiko finalaurrekoa, Iraurgi Saskibaloiko tabernan. Euskal Herriko sagardotegietako sagardoak izango dira lehian eta afaltzera inguratzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Epaile izan nahi duten herritarrek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik (finalaurrekoak 25 euro eta finala 30 euro), afalduaz egingo baita puntuaketa lana. Epaile edonor izan ahalko da.

Txartelak salgai daude jada Iraurgin, Añotan eta Sagardogileen Elkartean (943.33.68.11).

Bai finalaurrekoetako eta bai finaleko afaria bertako produktuetan oinarrituko da, Gipuzkoako Sagadogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Sagardoarekin egoki ezkontzen diren plater desberdinak dastatu ahal izango ditu jendeak. Izan ere, «sagardoa produktu askorekin ondo ezkon- tzen den edaria da eta bertako produktuetan oinarritutako menu desberdinak izango dira aukera bai finalaurrekoan eta baita finalean ere», azaldu dute antolatzaileek

Azpeitiko finalaurrekoan, Basatxerri lontxeatua, bakailao tortilla Eusko Label arrautzekin, Lumagorri Baserriko Oilaskoa eta Azpeitiko Idiazabal gaztak dastatu ahal izango dira. Puntuazioari dagokionean, jendea afaltzen hasi orduko, hasiko dira mahaira sagardoa atera-tzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu behar izango du. Ez da jakingo zein sagardotegietako sagardoa den dastatu beharrekoa.

Eusko Jaurlaritzarekin eta HAZI fundazioarekin elkarlanean antolatu du proiektua Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak.