Diario Vasco

Iraurgi Saskibaloi Taldeko bazkide txartelak jaso daitezke hurrengo astean

2016/2017 denboraldia hastera doan honetan, bazkide txartelak banatzeari ekin dio jada Iraurgi Saskibaloi Taldeak. Hilaren 6an eta 7an ipini zuen horretarako aukera. Hala ere, orduan eskuratu ez zituztenek izango dute aukera horretarako datorren astean. Izan ere, hilaren 13 eta 14an izango dituzte eskuragarri txartelak ISBko tabernan, 19:00etatik 20:30ak bitarteko ordutegian.

Hastear den 2016/17 denboraldiko bazkide txartel berria jasotzeko, aurreko denboraldiko txartela ekar-tzea eskatzen diete arduradunek bazkide guztiei.