Borrar
Juan Miguel Arregui iritsi berria da Azpeitira kargua hartzeko.
«Gustura jasoko nuke Francisco Aita Santuaren bisita Loiolan»

«Gustura jasoko nuke Francisco Aita Santuaren bisita Loiolan»

Kubatik iritsi berritan eta San Ignazioren egunean hartu du Loiolako erretore nagusi kargua

ALEX SILVA

Miércoles, 24 de agosto 2016, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Izatez azpeitiarra bada ere, gazte zenetik dabil munduan zehar jesuiten mezua zabaltzen Juan Miguel Arregui. «Gure misioa unibertsala da, behar gaituzten lekuan egon behar gara» dio garbi. Gustura bueltatu da jaioterrira Kubatik, Loiolako erretore nagusi kargua hartzeko, eta sorpresaz ikusten ditu bere adinaren bueltan dabiltzanak eguneroko mezan. Baina erronka berriekin dator. Gazteen artean Loiolaren balioa eta egiten duten misioa ezagutaraztea, adibidez. Munduan jesuiten mezua zabaltzeko, gainera, elementu garrantzitsua dute Francisco Aita Santuarekin jesuitek. Lehen Aita Santu jesuita da Francisco, «jesuiten filosofiagatik horrelako karguak ez hartzea baita ohikoena» erretorearen hitzetan.

-San Inazio moduan, azpeitiarra baina munduan ibilitakoa, ezta?

-Bai, halaxe tokatu zait. Gazterik eta unibertsitate ikasketak amaituta sartu nintzen jesuiten kongregazioan nobiziatua egitera. Ibilbidean ikasketak egiten eta lanean toki askotan ibili naiz. Hasieran Errenteria, Bilbo eta Ecuador izan ziren nire bizitoki, baina ibilbidea aurrera jarraituta beste zenbait herrialdetan ere egon naiz. Brasil, Madril, Roma eta Kuba ere bisitatu izan ditut. Azkena Kuban egon naiz Loiolako Probintzial, Euskal Herriko jesuiten buru, izan ondoren.

-Kuba ez dirudi leku txarra bizi-tzeko.

-Tira, lan asko dago egiteko han. Herrialdeak izan duen itxiera politiken ondorioz gauzak ez daude besteen mailan. Erlijioari dagokionez, 57 urtetan 'debekatuta' egon da, oraintxe ari dira loratzen berriro. Baina orain arte ere izan dira erlijiosoak eta lan asko egin dute, gogor, indar-tsu. Beti ere muga askorekin. Espiritualtasuna Kuban beste muturreko esperientzia da gure ingurukoarekin alderatzen badugu. Gaur arte jendeari ibilbide erlijiosoa egitea ukatu zaionez, fedea izan dutenak oso militanteak dira, barnetik ateratzen zaie. Hemen, aldiz, elizak husten ari dira, gizartea urrundu egin da, han ez bezala.

-Mundua ezagutzen duzu, baina Azpeitia ere ez da berria zuretzat.

-Bertakoa izanda ezin ukatu ezagutzen dudala, baina kanpoan ibilita gauzak asko aldatu dira, oraintxe egokitze fasean nago. Aurrez ere izan nintzen Loiolan 9 urtez lanean, egin beharreko lanak eta ohiturak ere ez zaizkit arrotzak egingo.

-Zein erronka edo lan dituzu Azpeitian egiteko?

-Gizartearen egoeraren araberako erronkak eta baldintzak ditugu hemen ere. Girotzen ari naiz, izan ere ez da hilabete hemen nagoela, baina hasi naiz gauzak identifikatzen.

Noski, egitekotan Basilika, gogartetxea eta Arrupe hotelaren kudeaketa orokorra ditut. Azpeitian 50 jesuita inguru bizi gara elkartean eta horko laguntza eta koordinazioa ere egin beharko dut. Baita gure eta inguruko beste erlijio eragileen arteko loturetan lagundu, parrokiarekin esaterako. Gogoartetxean adibidez lan handia dugu, 7.000 pertsona pasatzen dira bertatik urtero. Gainera, geroz eta laiko gehiago datoz beraien esperientzia espirituala bertan izatera. Gazteetatik hasita eskaintzen dugu aukera hori aterpetxearen eskaintzarekin. Dauden ildoez gain, nahi genuke bailarako beharrei erantzuteko gure egoitza bat zabaltzea. Horretan hasi behar dugu orain, aztertzen eta plan bat egiten hori aurrera ateratzeko. Gure indarrak neurtuz egin behar diogu aurre identifikatzen dugun beharrari.

-Basilika eta Santutegia gune turistikoen artean Gipuzkoako bigarren bisitatuena da.

-Bai, betidanik izan da erakargarria. Aurrekoan bilbotar batekin egin nuen topo atarian eta garbi esan zidan harrituta zegoela hemen ikusten ari zenarekin. Gipuzkoako biho-tzean horrelako paraje eta eraikina ikustea, ez da gutxiagorako. Aldatuz joan da urteetan bisitarien kopurua. Bere punturik gorenena 91n izan zen mendeurrenarekin batera. Ignaziotar bidea dela-eta jende asko dator orain, izan ere erraz bidaiatu daiteke munduan barna egun. Loiolak proiekzio unibertsala du, eta hori garbi daukagu. Pixkanaka bisitari horiei ere harrera egokia egin behar diegu. Hemen ez dago arazorik horrekin, azpiegitura dezente dugu: gogartetxean 10 gela ditugu, hotelean 60 eta aterpetxean 120 ohe. Datorrenak ez du arazorik lo egiteko. Inguruan ere bada lo egiteko zerbitzu ugari. Gainera, gero eta lotura gehiago dugu, eta izan behar dugu, bailara eta inguruko turismo bulegoekin zerbitzu osatua eskaintzeko. Elkarrekin eta elkarri lagunduz egin behar dugu bide hori ere.

-Eskaintza zabala duzue beraz.

-Bueno, uste dut badagoela zer eskaini oraindik. Gazteei ez diegu dugun guztia erakusten. Loiolak badu altxor artistiko, kultural, historiko eta espirituala eta hori ekintzen edo programen bidez zabaldu dezakegu. Esplotatzeko dugun arloa da.

-Munduan zabalkundea lortzeko Aita Santua izan daiteke elementu garrantzitsuena. Etorriko da Azpeitira?

-Nik gustura jasoko nuke hemen Francisco Aita Santuaren bisita. Tokatu zitzaidan Kuban gure elizan jasotzea bere bisitaldian, eta ezagutzen dut. Uste dut bere zereginetan erabaki duela gatazka edota muga lurraldeak bisitatzea, eta ondoren ekingo diola ohiko guneak bisitatzeari. Aita Santuaren azken bisita 1982an izan zen. Posible da, denbora baldin badu, Azpeitia bisitatzea. Momentuz ez dago ezer hitz eginda.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios