Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Sábado, 6 de agosto 2016, 00:04
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Zaila da beti goreneko postuetan egotea, baina horretara ohitu gaituzte Izarraitz igeriketa elkartekoek. Azpeitia festan murgilduta zegoen bitartean, taldeko kirolariak, bitan banatuta, Espainiako Udako Txapelketan eta Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian parte hartu zuten.
Zeharkaldian elkarteko zazpi igerilari gaztek eta bi helduk ekin zioten probari, baina oraingo honetan esku hutsik bueltatu dira herrira. Dena den, elkartea «oso gustura» dago emandako mailarekin, izan ere, itsasoko denboraldiko lehen proba zen igandekoa. Proban eta helduen mailan beste 17 azpeitiar ere izan ziren. Espainiako txapelketako emaitzak berriz, oso bestelakoak izan dira. Maitane Goenaga igerilari gazteak bi brontzezko domina lortu ditu Malagan izan den txapelketan. Goenagaz gainera, Izarraitz elkarteko Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Jone Goenaga eta Maialen Sudupe ere izan ziren txapelketan.
Goenagak lortutako bi dominak 50 eta 100 metro igerialdi librean eskuratu zituen. Azpimarratzekoa da Gipuzkoako emaitzarik hoberena elkarte azpeitiarrak lortu duela. Gainera, podiumera igotzea lortu duen gipuzkoar igerilar bakarra Maitane Goenaga bera izan dela ere aipagarria da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.