Secciones
Servicios
Destacamos
ELI AIZPURU
Viernes, 1 de julio 2016, 00:53
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Urte sasoi honetan eta uda amaitu arte izango da aukera hainbat eta hainbat festetaz gozatzeko. Sona handiko jaiak izan ohi dira inguruan. Hala ere, badira beste jai mota batzuk, ospakizun xumeagoak baina hala izanagatik ez garrantzia gutxiagokoak. Esan bestela auzo desberdinetako herritarrei. Ingurukoekin festa giro jatorrean momentu alaiak igarotzeko balio dutenak, egunerokotasunetik urrun. Halako zerbait gertatuko zaie asteburu honetan Damaso auzoko bizilagunei. Izan ere, bihar, larunbata, egingo dituzte Damasoko festak, eta egun osorako egitaraua prestatu dute auzotarrek.
Txupinazoarekin eta Damaxen jaitsierarekin ekingo diote festari, goizeko hamaiketarako prest izango dira auzotarrak festari hasiera emateko, bertako plazan. Horrelakoetan gerta ohi den babezala, haurrak izango dira egunean zehar protagonista. Goizeko 11:15ean, bizikleta proba egingo dute 11:45ean haurren XII. Lasterketa izango da eta jarraian XII. helduen lasterketa. 12:15ean izango da sari banaketa ,eta jarraian txaranga-poteoa egingo dute.
Arratsaldean jarraituko du festak Damason. 16:00etan jolasak eta merienda izango dira auzoko plazan. Ondoren, 18:00etan, buruhandiak aterako dira, eta 19:00etan txaranga-poteoa egingo dute damasotarrek. Urtero bezala, haur nahiz heldu elkartuko dira eta herriko kaleetan zehar festa giroa ipiniko dute.
Poteoa bukatutakoan, 20:30ak aldera, Damasoko plazan elkartuko dira berriro eta afaria egingo dute. Umeen txanda izango da aurrena, eta helduen tartea etorriko da gero, ondoren, 21:30ean.
Ohiturari jarraituz, afalostean jarraituko dute festarekin, eta erromeria izango da 'Erokomeri' taldearen eskutik. Damasotarrek bertako bizilagunak eta nahi duen guztia animatu nahi dute festa egun eder bat pasatzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.