Borrar
Ikasleek 'behin betiko' abestu zuten ekitaldiari amaiera emateko.
Festa giro bikaina ikastolaren 50. urteurreneko aldizkaria aurkezteko

Festa giro bikaina ikastolaren 50. urteurreneko aldizkaria aurkezteko

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ehunka lagun bildu zen Sanagustinen ostiral iluntzean

ELI AIZPURU

Domingo, 1 de mayo 2016, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola bailarako ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko aldizkaria aurkezttu zuten ostiral iluntzean Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek. Sanagustinen bildu ziren ikasle, irakasle eta gurasoak eta hiru ordu lauden inguruko festa bihurtu zen ekitaldia.

Gaur egungo ikastolako komunitateko kideak eta aurrekoak bat egin zuten. Bertan ziren baita ere Eneko Etxeberria, alkatea, eta Leire Goenaga, hezkuntza zinegotzia, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Josu Azpillaga Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibaren Azterkaritza kontseiluko lehendakaria eta ikastolako zuzendari Beñat Azurmendi. Beraiekin batera, baita Inazio Mari Olarte ere, ikastolaren sortzaileetako bat.

Antzerki tailerreko ikasleek gidatu zuten ekitaldia eta tartean gonbidatuekin hitz egiteko aukera izan zuten, ikastolaren mende erdia biltzen duen bideoa ikusi eta dantza egin ere. Amaitzeko, ikasle guztiek batera 'Behin betiko' abestu zuten.

Ikastolaren 50. urteurreneko aldizkaria Oihana Elduaien ikasle ohiak gidatu du. Elkarrizketak, erreportajeak, bertso sortak, ilustrazioak, iritzi artikuluak daude bertan. «Ilusioa islatzen duten 72 orrialde dira, sorrerako ilusioa, jarraipenekoa, eta aurrera egiteko daukagun ilusioa».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios