Zubiaurre igeri elkarteko 25. urteurren festa ospatu zuten atzo

Zubiaurre igeri elkarteko 25. urteurren festa goizean hazi zen Zubi Aurre igerilekuan eta ondoren, Orbelan elkartu ziren.
Zubiaurre igeri elkarteko 25. urteurren festa goizean hazi zen Zubi Aurre igerilekuan eta ondoren, Orbelan elkartu ziren. / ARGAZKIAK SUDUPE

Bazkaltzera, 150 pertsonak baino gehiago joan ziren

JOAQUIN SUDUPEAZKOITIA.

90. hamarkadan, Azkoitiko polikiroldegia zabaldu zen eta kirol mota ezberdinak egiteko aukera zabaldu zen herrian.

Horien artean igeria zegoen eta Mª Jose Sanchezek antolatu zituen lehendabiziko igeri ikastaroak ume eta gazteei zuzenduak. Harrera ona izan zuten eta guraso talde batek bultzaturik, igeri eskolak bere ibilbideari ekin zion gure herrian.

Ordutik, 25 urte igaro dira, igeri elkarteak osasun sendoa du eta urtemuga ospatzeko festa eguna izan zuten atzokoan. Zubiaurre igeri elkarteko 25. urteurren festa goizean hazi zen Zubi Aurre igerilekuan. Igerilari txikientzako jolasak eta master eta igerilari ohien arteko erronka jolasak antolatu zituzten. Ondoren, Orbelan elkartu eta mokadua egin ondoren, trikipoteo alaia burutu zuen kaleetan barrena.

Bazkaltzera, 150 pertsonak baino gehiago joan ziren eta arratsaldean, herriko umeentzat ur jolasak plazan, txikienentzat doako talo tailerra kontzejupean eta talo salmenta herritarrentzat izan zituzten.

Oraindik, 25 urtemugaren baitan, ekipamendu berriak, entrena-tzaile berria, zozketak eta abar burutuko dituzte urtean zehar.

Fotos

Vídeos