Zubiaurre Igeri Elkarteak igerilarien ekipamendu berria aurkeztu du

20 urte ostean igerilarien ekipamenduak berritu dituzte. /  SUDUPE
20 urte ostean igerilarien ekipamenduak berritu dituzte. / SUDUPE

Bestalde, adierazi dute datorren 24ean, arratsaldeko 19:00etan, bazkideentzako Batzar Orokora ospatuko dutela

AZKOITIA.

Zubiaurre Igeri Elkarteak 25. Urteurrena ospatzen du aurten eta horren baitan, igerilarien ekipamendu berriak aurkeztu dituzte. 20 urteetan aldaketarik gabe egon ostean, aro berriari ekin diote. «25. Urteurrena aitzaki bezala hartuta; indar berritu gara aurten; logoa ere berritu genuen eta orain ekipamenduaren txanda iritsi da» adierazi zuten guraso elkartekoek aurkezpenean. «Eskerrak eman behar dizkiegu Udalari bere laguntza eta arretagatik eta babesle eta laguntzaile ditugun Milar Larramendi eta Nho Ainhoa Etxaniz Estudioa. Horien laguntzarik gabe ezin izango genituen hauek aurrera atera» azpimarratu dute.

140 igerilari

Aurten 140 igerilari ditu elkarteak. Horietatik 100 bat ari dira konpetitzen eta hortik, 40 daude federatuak. Gogorarazi, 90. hamarkadan, Azkoitiko polikiroldegia zabaldu zela eta kirol mota ezberdinak egiteko aukera ere zabaldu zela herrian.

Horien artean igeria zegoen eta Mª Jose Sanchezek antolatu zituen lehendabiziko igeri ikastaroak ume eta gazteei zuzenduak. Harrera ona izan zuten eta guraso talde batek bultzaturik, igeri eskolak bere ibilbideari ekin zion gure herrian. Ordutik, 25 urte igaro dira eta igeri elkarteak osasun sendoa du.

Bestalde, adierazi datorren 24ean, arratsaldeko 19:00etan, bazkideentzako Batzar Orokora ospatuko dutela.

Fotos

Vídeos