Zabalik Hizkuntza Eskola Ofizialean 2017/18 ikasturterako izen-emate epea

DV AZKOITIA.

Hizkuntza Eskola Ofizialak zabalik du 2017-18 ikasturterako matrikula epea eta beraz, Azkoitian, Gaztanenea Formakun-tza Zentroan ematen diren ikastaroetan interesa duen orok irailaren 18ra arteko epea du eskaera egiteko. Matrikula online egin beharko da irailaren 18ko 13:00ak aurretik.

Matrikularen inguruko informazioa emateko edo matrikula nola egin argitzeko Gaztanenea Formakuntza Zentroan arreta zerbitzua zabalik egongo da astelehenetik ostiralera bitartean, goizez, 10:00etatik 13:00etara. Bertara joan ezin dutenek, arreta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko ondorengo telefonora deitu dezakete: 943 541 650.

Azkoitiko geletan ingelesa eta alemana irakatsiko dira. Guztira 112 plaza eskainiko dira ingeleserako B1.1, B1.2 eta B2 mailetan. Aurreko ikasturtean maila bakoitzeko talde bat osatu zen. Orain, ordea, talde bat gehiago sortuko da B2 mailan plaza kopurua handitzea lortu delako. Beste nobedadea da A1 mailan alemaneko eskolak ematen hasiko direla.

Baldintza da 16 urte izatea

Hizkuntza Eskola Ofizialean sar-tzeko ezinbesteko baldintza da 16 urte izatea. Alemanaren kasuan, ordea, gutxieneko adina 14 urtera jaisten da, atzerriko bigarren hizkun-tza gisa hartzen delako alemana DBHn.

Matrikula egiterakoan, datu pertsonalak bete ondoren ikasi nahi den hizkuntza aukeratu behar da.

Behin hizkuntza hautatutakoan, hizkuntza hori ikasteko aukera dagoen eskola guztien zerrenda zabaltzen da. Azkoitian ingelesa edo alemana ikasi nahi dutenek, eskola zehazterakoan Eibarko Hizkun-tza Eskola aukeratu beharko dute nahitaez eta jarraian ordutegiak aukeratzerakoan Azkoitikoa hartu.

Onartuen eta ez-onartuen behin-behineko zerrendak irailaren 20an argitaratuko dira eta behin betiko zerrendak, berriz, irailaren 25ean.

Informazio guztia eskura duzue Eibarko Hizkuntza Eskolan (Tel. 943 20 06 18 / 943 20 06 48) edo eta web orrian: www.eoieibarheo.hez- kuntza.net/web/guest/inicio1.

Fotos

Vídeos