Urola bailarako turismo eskaintza jasotzen duen mapa eskuragarri

Urola bailarako zazpi herrietako eskaintza turistikoa biltzen duen eskuorrian

J.S. AZKOITIA.

Urola bailarako zazpi herrietako eskaintza turistikoa biltzen duen eskuorria aurkeztu dute Iraurgi Berritzenek, Urola Turismoak, Euskadi Basque Countryk eta Explore San Sebastian Regionek.

Azkoitiko monumentu multzoa nabarmentzen da eskuorrian, hala nola, hirigune historikoa bera, Intsausti Jauregia, Floreaga Jauregia, Idiakez edo Etxe Beltza, Balda dorretxea edota Oteiza Frontoiak, besteak beste. Azkoitiko interes guneekin batera, Aizarnazabal, Azpeitia, Beizama, Errezil, Zestoa eta Zumaiakoak bildu dira, alojamenduen inguruko informazioa edota natur ibilbideeak gehituz.

Hiriburutik barnealderantz

Gipuzkoan Donostia erreferentzia izanik, kostaldeko eta hiriburuko turismoa barnealderantz erakartzea da baliabide honekin lortu nahi dena. Hiru dimentsiotan argitaratu da mapa bisitariek ikus dezaten Donostia eta bailararen arteko gertutasuna.

Egitasmoa 2002an sinatu eta gaur egun indarrean jarraitzen duen lan hitzarmenaren baitan sartzen da, non Urola bailarako zazpi udalerrik osatzen duten eremuan, sustapen, dinamizazio eta garapen turistikoan lan egitea adostu zuten, muga administratiboak gaindituz eta logika geografikoari helduz.

Eskuorria turismo bulegoetan, eskualdeko alojamendu eta museoetan, turismo azoketan, eta abar egongo da eskuragarri.

Fotos

Vídeos