V. Urkome Sariak Azkoitian banatuko dira San Andres egunean

Edizioa aurkeztu berri da eta bertan izan zen Bastida zinegotzia. /
Edizioa aurkeztu berri da eta bertan izan zen Bastida zinegotzia.

DV AZKOITIA.

Urkome Sarien bosgarren edizioa aurkeztu berri du Zarautzen. Bertan izan zen Miguel Angel Bastida zinegotzia.

Ekimenaren helburua da Urola Kostan garatzen ari den edo garatutako proiektu edo ideiak saritzea landa eremuan gauzatzen diren egitasmoak balioan jarri, gizarteratu eta berrikuntza eta garapena txalotzea. Aurten, bigarrenez, Azkoitian izango da sari banaketa San Andres egunean.

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 31ra bitartekoa da. Sei sari banatuko dira guztira sei ataletan: Nekazaritza jardueraren sustapena, landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena, landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea, landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea, Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena eta bozka bidez emango den sari irekia.

Azken hau bertako produktuen lote batekin sarituko da, gainerako ataletan saridun suertatzen denak 2.000 euroko diru-saria etxeratuko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos