Udaz blai programaren xehetasun eta epeak eman dira ezagutzera

AZKOITIA.

Udaz blai programaren xehetasunak eman dira ezagutzera. Udarako ekimenak programa eta izen emate ezberdinak ditu bere baitan. 'Uztaila jolasean' udaleku irekia da HH3-LH6 mailarentzako. Uztailean bi txandatan burutuko da. Lehenengoa, uztailaren 2tik 13ra eta bigarrena 16tik 27ra. 10:00-13:00etara izango da, egun pasako eguna izan ezik. Era askotako ekintzak izango dira, jolasak, jokoak, egun pasa, igerilekuak, musika, antzerkia, dantza, kirola...Hauek dira baldintzak: 2014-2006 urte bitartean jaioa izatea. Izen ematea, Floreaga Salestar ikastetxeko eta Udaletxeko harrera bulegoetan egin daiteke. Baita ere Elkargunean dagoen Gazte zerbitzu bulegoan edo on line www.alaibatza.com webgunean eskura dagoen formularioa betez. Epea atzotik hilaren 18ra izango da.

'Praka motxakin' udaleku irekia 10-12 urte bitartekoentzat da. Ekintzak uztailaren 9tik 20ra garatuko dira txanda bakarrean. Izen ematea, Elkargunean, Gazte Zerbitzu Bulegoan, 16:30etik 20:00etara, ostiralera arte ludotekan bazkideak izan direnen-tzat eta maiatzaren 14tik 18ra beste guztientzat. Plaza mugatuak dira eta programa garatzeko gutxieneko izen ematea izan beharko du eta haur gehiagok izena eman ezkero, izena emandako ordena errespetatuko da.

'Artx@bentura udaleku irekia' 13-16 urte bitartekoentzat da. Ekintzak ekainaren 25etik uztailaren 6ra arte garatuko dira txanda bakarrean. Izen ematea, atzotik 7tik hilaren 18ra. Elkargunean, Gazte zerbitzu bulegoan 16:30etatik 20:00etara. Plaza mugatuak dira eta programa gara-tzeko gutxieneko izen ematea izan beharko du eta nerabe gehiagok izena eman ezkero, izena emandako ordena errespetatuko da.

Kirola udan kanpaina

Bestalde, 'Kirola udan kanpaina', 5-16 urte bitartekoentzat da. Horren baitan, tenisak, bi txanda izango ditu. Lehena uztailaren 2tik 13ra garatuko da eta bigarrena, uztailaren 167tik 27ra. Izen ematea 2010-2002 artean jaiotakoak; Elkargunearen harreran izango da Elkargunearen ordutegian. Atzotik hilaren 18ra eta pertsona bakoitzak hiru ikasle inskribatu ditzake gehienez. Plaza mugatuak izango dira eta izena emandako ordena errespetatuko da. 2013-2012-2011 urteetan jaiotakoen izen ematea Whatsapp bidez egin behar da 669 621 802 zenbakian hilaren 19tik aurrera. Plaza mugatuak izango dira eta izena emandako ordena errespetatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos