Udalak auzo bilerak antolatu ditu datorren astean hobekuntzak zehazteko

AZKOITIA.

Udalak auzo bilerak antolatu ditu bertako bizilagunekin behar nagusiak zehaztu eta hobekuntzetan inbertitzeko.

Eskaera nagusia baserri bideak konpontzea da eta Udalak hainbat aktuazio aurreikusita ditu jada. Bere proposamena aurkeztearekin batera, auzotarrekin batera lehentasunak finkatu eta haien ekarpenak jasotzea du helburu bilera hauetan.

Bileren egun eta orduak

Auzo bilerak ondorengo egun eta orduetan izango dira: Martitte eta Kukuherri auzoetako bizilagunekin bihar arratsaldeko 19:00etan, Martitteko elkartean. Urrategiko bizilagunekin asteartean 19:00etan, Urrategiko elkartean. Elosua, Aizpurutxo, Izarraitz, Santa krutz, Olaso eta Madariagako bizilagunekin asteazkenean 19:00etan, Elkargunean.

Guztietan gai berbera jorratuko denez, norbere auzoko bilerara joan ezin dutenek aukera dute deitutako beste edozein bileretara gerturatzeko. Alegia, interesa duen edonor hiru bileretako edozeinetara joan daiteke, hobetuen datorkion eguna eta tokia aukeratuz.

Fotos

Vídeos