Udalak 43.000 euroko diru-laguntza emango die euskarazko komunikabideei

Alkatea eta zinegotzia tokiko euskarazko komunikabideekin.
Alkatea eta zinegotzia tokiko euskarazko komunikabideekin.

AZKOITIA.

Udalak hitzarmena sinatu du tokiko euskarazko komunikabideekin, alegia, Urola Kostako Hitza, Erlo Telebista eta Maxixatzenekin. Marijose Arregi Euskara zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea bildu dira hedabideen ordezkariekin akordioa ixteko.

Guztira Udalak 43.000 euro emango dizkie diru-laguntzetan. Urola Kostako Hitzak 8.000 euro jasoko ditu. Kopuru berdina, 8.000 euro, izango dira Erlo Telebistarentzat eta Maxixatzenek 27.000 euro eskuratuko ditu.

Marijose Arregik komunikabideek egiten duten lanaren garran-tzia aitortu eta euskararen normalizazioan duten eragina azpimarratu «esku artean proiektu mardulak dituzte eta gure borondatea da, ahal dugun heinean eta baliabideen arabera, laguntza ematea».

Fotos

Vídeos