Udalak 23.000 euro bideratu ditu etorkin familietako umeen euskara indartzeko

Udala aste honetan bildu da etorkin familiekin, ikastetxeetako arduradunekin eta AEKko irakasleekin. /  UDALA
Udala aste honetan bildu da etorkin familiekin, ikastetxeetako arduradunekin eta AEKko irakasleekin. / UDALA

AZKOITIA.

Aurtengo ikasturtean 29 ikaslek hartzen dute parte Udalak urtero martxan jartzen duen Mundukoloreak programan. Helburua da etorkin-familietako umeek euren euskara maila hobetzea eta horretarako astean zehar biltzen dira AEK-ko irakasleekin. Aisialdiaz gozatzearekin batera, errefortzu eskolak jasotzen dituzte hizkuntza praktika eta jolasa uztartuz.

Ikastetxeek eskatuta, Mundukoloreak 2006an jarri zen martxan. Esperientzia pilotu bat egin zen urte hartan eta ordutik urtero landu da.

Udala aste honetan bildu da etorkin familiekin, ikastetxeetako arduradunekin eta AEKko irakasleekin egitasmoaren aurreko urteko balorazioa egiteko eta aurtengo ikasturtea aurkezteko.

24 familia zeuden deituta eta 21ek hartu zuten parte bileran. Bai gurasoek eta bai eskoletako arduradunek modu positiboan ikusten dute Mundukoloreak programa eta duen garrantzia azpimarratzen dute.

Udalak 23.066 euro bideratzen ditu urtero Mundukoloreak programa garatzeko. «Egia da umeek eskoletan azkar ikasten dutela euskara baina kontutan hartu behar dugu etorkin familietako seme-alaba hauek herri, jende eta kultura arro-tzarekin egiten dutela topo eta laguntza oso ondo etortzen zaie nahikoa zama badutelako aurretik. Hizkuntza elementu integratzaile garrantzitsuena da», dio Marijose Arregi, Euskara zinegotziak.

Fotos

Vídeos