Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

'Treblinkara azken trena' antzezlana, ikusgai bihar 20:00etan Baztartxon

J.S.

AZKOITIA.

Viernes, 6 de abril 2018, 01:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ehunka emanaldi eskaini ditu Vaiven antzerki konpainiak 'Treblinkara azken trena' obrarekin. Euskaraz eta erdaraz ekoiztua, martxoan Madrilen izan dira bi astez eta egunero an-tzokia goraino betetzea lortu dute.

Bihar larunbata, Baztartxo an-tzokian taularatuko dute Max sarietarako bost hautagaitza lortu berri dituen obra. Emanaldia 20:00etan izango da. Jose Ramon Soroiz da antzezalanean protagonista eta berarekin puntan dabiltzan aktoreek partekatuko dute oholtza. Besteak beste, zineman, telebistan eta an-tzerkian hain ibilbide oparoa duen Mikel Laskurain da aktoreen zerrenda osatzen dutenetariko bat. 'Handia' filmean egindako lanagatik aktore berri onenaren Goya saria jaso duen Eneko Sagardoy ere 'Treblinkara azken trena' laneko aktorea izan da, baina orain Ander Iruretagoienak ordezkatzen du.

Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, hamar aktorek hartzen dute parte antzezlanean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios