'Shine again' antzerki musikalak EAEko obra onenaren Buero saria jaso du

J.S. AZKOITIA.

Gaur egun euren obra berrian lanean dabiltzan arren, duela bi urte estreinatu zen 'Shine again' antzerki musikalak Euskal Autonomia Erkidegoko obra onenaren saria jaso du maila eskolaz kanpoko mailan, Coca Cola Fundazioak antolaturiko Buero sarietan.

Aurten sari hauen 15. edizioa da eta 379 taldek, 7.500 gaztek baino gehiagok, hartu dute parte estatu osoan. Sari hauen helburua gazteen artean antzerkirako grina zabaldu eta sustatzea da.

Maiatzaren 26an

Hilaren 26an Senda Viva parkean izango da iparraldeko autonomien sari banaketa, eta bertan izango dira Azkoitiko antzerki taldekoak ere.

Autonomia mailan saria jaso dutenez, orain estatu mailan lehiatuko dira. Epaimahaiak antzerki obra batzuk aukeratuko ditu eta talde horiek Madriden antolatuko den Gazte Antzerki Astean eta antzerki udalekuetan parte hartuko dute uztailean, antzerki munduko hainbat profesionalekin ikasteko aukera izango dutelarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos